San Faustoetan Durangoko kaleak zapi urdinez (bai JAEDekoak bai lauki zuri urdinekoak) betetzen dira. Guretzat egun bereziena, noski, San Fausto eguna da, urriak 13, eta hori ezin dugu ahaztu. Pena bat izango da guretzat jaietako ekintzarik tradizionalena, artopil banaketa, ez izatea. Baina honekin erlazionatuta, ni proposamenak egin nahi dizkizuet, alde batetik balkoiak jaietako zapiekin dekoratzea eta bestaldetik zergaitik ez gara saiatzen gure etxeetan artopilak egiten?
Durangarrak arduratsuak gara eta horrela demostratuko dugu egun hauetan, ezin dugu atzerapausorik eman. Denbora hobeak etorriko dira eta hurrengo urtean gure kaleak kolorez eta jendez beteko ditugu. Baina, momentuz, hurrengo urtera arte Patxikotxu eta San Fausto.