Gaur egungo datuak

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2020ko mai. 29a, 08:50

Antza denez, osasun krisia amaitzen ari gara, baina orain krisi ekomoniko eta soziala datozkigu.

Oraingoz, bigarren fasean gaude eta atzerapausorik nahi ez badugu, denok izan behar dugu arduratsuak. Ezin ditugu onartu terrazetan eta parkeetan ikusitako irudiak, beldurra ematen dit hondartzak zabaltzen direnean gertatuko denak… Orain ezin gara erlaxatu. Hiru krisiak batera (osasun, ekonomiko eta soziala) izatea jasanezina izango litzateke.

Gaur egungo datuak ikusten baditugu krisien ondorioak nabaritzen dira; azken hiru hilabeteetako langabezia datuak hauexek dira: otsailean 1.439 lagun zeuden lan barik (%9,51), martxoan 1.538 lagun (%10,26) eta apirilean 1.737 lagun (%11,47). Zerbitzuak dira sektorerik kaltetuena, eta ez dugu ahaztu behar Durango zerbitzu herri bat dela. Kontuan izan behar dugu ERTEak oraingoz ekainaren 30era arte daudela, eta hori amaitzen denean datuak askoz ere kezkagarriagoak izango direla.

Horri gehitu behar diogu Durangon krisia hasi zenetik JAED 50 familia gehiagori ari dela laguntzen. Eskerrak Durangon JAED daukagula erreferentzia moduan, ibilbide luzearekin (57 urte) beti besteei laguntzeko prest. Eurek orain inoiz baino gehiago gure laguntza behar dute.

Lan handia daukagu inor atzean ez geratzeko. Urte hau oso gogorra izango da, baina epe laburrera begiratu beharrean epe ertain eta luzera begiratu behar dugu. Bakarrik lortuko dugu elkarlanean lan egiten badugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!