Nagusi desberdinak elkartzen

Erabiltzailearen aurpegia Jesica Ruiz 2020ko ots. 7a, 08:30

Beste herri eta lurraldeetan gertatzen ari den bezala, Durangon ere nagusiak gero eta gehiago dira eta horrela izaten jarraituko du, bizi iraupena gero eta luzeagoa delako.

Gure nagusiak funtsezkoak dira gazteei balioak transmititzeko orduan, ondare kultural eta sozial baten zaindari gisa.

Gaur egun, nagusien artean bi talde oso desberdin ditugu:
Alde batetik, 80 urte baino gehiago dituzten 400 pertsona bakarrik bizi dira Durangon. Hauen bakardadea, segurtasuna eta autonomia indartzea izan behar da gure helburua. Durangoko Udala beti izan da erreferentzia gai honetan: mendekotasuna duten senide zaintzaileen laguntza zerbitzua (Zaindu programa 2011. urtean hasita), ke detektagailuen instalakuntza (2010), jantoki zerbitzua (2016) nagusientzako etxez etxeko janari zerbitzua (2019). Gai hauetan ezin dugu lorik hartu.

Beste alde batetik, badaukagu 4. adin lez izendatzen direnak. Agenda beti topera daukate batzuek: bidaiatu egiten dute, irteera kulturala edo mendi irteera egiten dute, hitzaldi bat prestatzen dute edo kooperante lanetan ibiltzen dira. Ekintza horiek egiteko, instituzioen laguntza behar dute, noski. Gizartean duten eginkizun aktiboa bizibilizatzea eta agerian uztea dira beraien eskaerak.

Bi talde handi hauetako bat ere ezin dugu ahaztu. Guztion lana izan behar da eguneroko lana elkartzen eta indartzen duten elkarretaratze espazioak sortzea. Jakinduria handia da nagusien esperientzia, eta baita belaunaldi gazteak gidatzeko tresna oso baliagarria ere. Zaindu dezagun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!