Arduragabekeria ez ikusiarena egitea da. Arduragabekeria zure pribilegio-posizioan babestea da. Arduragabekeria orain arte musikagintzan ia emakumerik* egon ez dela baieztatzea da. Arduragabekeria musikagintzan orain arte emakumerik egon ez dela baieztatzen jarraitzea da festibal handi zein herriko jaietako kartelak gizonezkoekin beteta egoten jarraitzen duten bitartean. Arduragabea da emakumeok musikagintzan dugun papera zalantzan jartzea kontzertu baten ostean isilpean gaztetxeak garbitzen ditugun bitartean. Komunikabide ezagun batean testigantza arduragabeak egitea eta zure pribilegio-posizioan ezkutatzea arduragabekeriaz jokatzea da. Zure posizioari eusten jarraitzea eta musikaren munduan emakume eta identitate disidenteen testigantzak eta borrokak zalantzan jarri eta, are gehiago, ukatzen dituen adierazpenak egitea arduragabekeria handia da, Alex.
Eskerrak guk ere oasiak eraikitzen ditugun. Eta hauek ez daude arduragabekeriaz beteta. Hauek kontzientziaz, zaintzaz eta kolektibitatez beteta daude.
* Testu honetan egiten dudan emakume hitzaren erabilera genero ikuspegi ez-bitar batean oinarrituta dago.