Plateruenarekin zertan dabiltza?

Erabiltzailearen aurpegia Ima Garrastatxu 2026ko uztailaren 3a

Hainbat herritar hurbildu zaizkit galdera horrekin azken urteotan, eta, egia esan, nik ere kezka bera daukat. Zertan dabiltza Plateruenarekin?

Durangoko euskalgintzatik sortutako proiektuak bere bidea bukatutzat eman zuen 2020ko abenduan. Ostean, udalean gure gain hartu genuen proiektuaren kudeaketa eta kultur mahai batek gidaturiko programazioa eta dinamizazioa abiatu genituen. Baina gorbernua aldatzearekin batera, egungo gobernuak aurrekontua 0ra murriztu eta bertan behera utzi zuen bide hori.

Geroztik, ez dakigu ondo zertan ibili diren. Hiru urte pasatu dira eta urtero prentsaurreko berdina egin dute balizko obra batzuen inguruan: Plateruena berriztuko zutela aurrekontu milioidunarekin, baina urteak joan eta urteak etorri epeak eta datak atzeratzen joan dira. Informaziorik ez dute eman obren finantziazioaren inguruan, eta are gutxiago aurrera begirako kultur proiektuaren inguruan.

Guk eskua luzatu genien hasiera-hasieratik. Uste dugu proiektu berri honek, denboran iraun nahi badu, adostasun zabalak behar dituela, bai udaleko alderdi nagusien partetik eta baita kultur eragile eta elkarteen partetik ere. Proiektuak gardentasuna eta bermeak behar ditu: nola sortu nahi dute tamaina honetako kultur proiektua bertoko kulturgileekin kontatu barik?

Hemendik eskaera udal gobernuari: jarri dezagun martxan, behingoz, Plateruena. Hiru urteko paralisi hau ezin daiteke gehiago luzatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!