Baina bai, oraindik egiteko asko dago. Bereziki atentzioa eman zidan porrot eta akatsei buruz irakurritakoak, emakume sortzaileek euren lana plazaratzean jasan behar duten epaiaz, perfekzioa ukitu beharraz. Lan eskasak burutzeko eskubidea ere gurea badelako, porrotek egiten baikaituzte lurtar, zergatik gizonezko baten lan kaskar bat ez da hori besterik, eta aldiz, emakume batenak emakumearen beraren ahalmenaz zalantza egitera garamatza?
Esan beharrik ez dago martxoaren 8aren bueltan berdintasunaren inguruko eztabaida eta hausnarketak ugari direla, baina ezin dugu hau astebetera mugatu. Nik neuk ere, artikulu hau udazkenean idatz nezakeen… Asko dugu aldatzeko.