Zerbait argi baldin badaukat, Euskal Herrian askotariko sortzaile ugari dagoela da, gustu guztiak asetzeko modukoa, beraz, utz ditzagun intelektual itxurak eta aprobetxa dezagun Durangoko Azoka horien guztien topaleku dela, lehen aipatutakoez gain, talde txiki berriak, elkarrizketaz beteriko nobela irakurterrazak, umorezko antzerki eta filmeak eta euskarazko aplikazioak ezagutzeko, gustuko duguna jaso, eta urte osoan zehar horiek kontsumitzen plazerragatik jarrai dezagun.