1. Sarrera moduan, barazki mokadutxoak dastatzeko aukera izango da ORTUTIK AHORA elkartearen eskutik. 3 pintxo berezi ahoratu ahal izango dira 4 euroren truke. Pintxo motak: hiru pintxoak gure lurraldean ekoitzitako barazkiekin prestatuko dituzte.
Ordua: 13:00etatik aurrera (pintxoak amaitu arte)
Txartelak ikastolako tiketeretan egongo dira salgai.
2. Bigarren aukera, herri bazkarira hurbiltzea da: bazkaltzeko, Durangaldeko osagaiekin prestaturiko menua dastatu ahal izango da.
Lekua: Kurutziaga Ikastolako jantokia
Ordua: 13:00-15:00
Menu hau osatzeko, laguntzaile hauen babesa izan dugu: BASATXERRI, ENEEK, IZAR- BIDE supermerkatua, GUMENDI, ANTONIO TXIKI okindegia, LOPEZ IZOZKIAK eta AUSOLAN.
3 MENU egongo dira aukeran:
Menu arrunta
Entsalada* edo barazki-paella*
Txerri burualdea
Menu begetarianoa
Entsalada*
Barazki-paella*
Haurren menua
Pasta tomatearekin*
(txorizoa eta gazta aukeran)
Postrea
Izozkia
*Entsalada, paella eta pasta osagai ekologikoz eginak egongo dira.
Prezioa
Menu arrunta eta begetarianoa 15€
Haurren menua 7€
Salmenta Tokiak
Kurutziaga Ikastola, Ibaizabal Ikastola, Ibilaldiko denda, Plateruena Kafe Antzokia, Saltsan Katerina, Ibiladi egunean ikastolako tiketeretan.
Maiatzaren 26a arte, erreserbak egiteko aukera egongo da 94 620 08 22 telefonora deituta eta txartel hauek maiatzaren 27ra arte jaso ahalko dira Kurutziaga Ikastolako idazkaritzan. Bestalde, Ibilaldi egunean bertan, 12:00ak ingurura arte txartelak salgai egongo dira.
ON EGIN!