Andoni Egaña eta Oihana Bartra izan genituen ostiral gauean Plateruenan. Giro ezin hobeaz eta bertso saio ederraz gozatu ahal izan genuen.
Andonik eta Oihanak, ikastola kumeak izanik biak ere, gogora ekarri zituzten ikastolen hastapenak. Andonik eskolak leihorik gabeko eraikinetan ematen zireneko garaiak oroitu zituen. Oihanak berriz, euskara “garbia” egin nahian sortutako hitzak gogorarazi zizkigun: idazkortza, izparringia, zorrozkailua… Euskara “garai berrietara” egokitzeko ahaleginak ziren haiek. Gerora, gure hizkuntza “grabitazio uhinei” buruz hitz egiteko ere egokitu dugula erakutsi ziguten.
Ondoren, Naia Arresek eta Unai iturriagak gaiak jarri zizkieten bi bertsolariei. Bertso eskolako gazteek, berriz, puntuak jarri eta kopla sorta ederra ere bota ziguten. Etorkizuna bermatuta dagoela ikusi ahal izan genuen.
Iragana, oraina eta geroa bildu ziren saio bakarrean.