Umoreak funtzio asko ditu: bizitza erlatibizatzeko balio du, estresa kudeatzeko aproposa da, bizitzari zentzua topatzeko baliagarria da, erlazioak sustatzen ditu, arazoei aurre egiteko makulu eraginkorra da, ondo pasatzeko iturri agortzeina da, ikasteko pizgarri baliotsua eta lanerako giro positiboa sortzeko tresna da, besteak beste. Ikastaro honetan umoreari gure bizitzan tartea egiteak zer nolako abantailak ekartzen dizkigun ikusiko dugu, eta egunerokoan nola landu dezakegun ikasi. Horretaz gain, ikasgelan edota talde baten aurrean umorea estrategia bezala erabiltzeak zer nolako garrantzia duen aztertuko dugu, eta horiek praktikara eramateko estrategia eta ariketak.
- Umorea. Zer den, garrantzia, abantailak, zertarako.
- Gure bizitzan umoreari tokia egin.
- Umorea hezkuntzan. Zertarako, abantailak, ildo desberdinak.
- Ikasgelan umorea nola erabili.