Orue Eskolako I. Jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia ITG Taldea 2016ko urt. 15a, 15:35

Psikomotrizitate eta hezkuntza arloko profesional eta interesatu guztiei zuzenduriko Orue eskolako I jardunaldia abian da.

 

Urtarrilak 29an izango den elkartruke honetan landuko den gaia: “La psicomotricidad, una práctica educativa coherente con el desarrollo global del niño y la niña”.


Jardunaldiko hizlariak Juan Cruz Polentinos eta Elena Herran izango dira, biak psikomotrizitate arloan adituak eta lan asko egindakoak.


Juan Cruz Polentinos irakaslea da eta psikomotrizitate terapeutikoan aditua. Orue Eskolan eskaintzen dugun Psikomotrizitateko graduondoko irakaslea eta UNEDeko “Práctica Psicomotor” kurtsoko irakaslea da. Polentinosek psikomotrizitateak hezkuntzan duen garrantziaz hitz egingo digu.


Elena Herran haur hezkuntzako irakaslea eta psikomotrizista da, hezkuntzan zein terapeutikoan aditua. Psikologia klinikoan lizentziatua eta Pedagogian, psikomotrizitateko espezialitatean, doktorea da. Gaur egun, Orue Eskolako Psikomotrizitateko graduondoko irakaslea eta EHUko irakaslea haur hezkuntzako graduan. Elena psikomotrizitate saio batean eta saiotik at pertsona helduak izan beharreko rolaren inguruan arituko da.


Jardunaldiko programa eta izena emateko prozesuaren berri gure web orrian lortu dezakezue: www.orueeskola.org


Izen ematea, web orrian (www.orueeskola.org), email bidez (info@orueeskola.org) edota telefonoz (94 630 00 58) egin daiteke. Izena emateko epea 2016ko urtarrilaren 22ra arte izango da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!