Pausu berri hau, aurrez aurre daukagun euskal gizarteari aurkezten zaizkion erronkei erantzuna ematen dien profesionalak trebatzeko bokazioari esker lortu da. Bizi kalitate maila gero eta handiagoa eta etengabea den gizarte batean, helburu horri jarraitzen dioten profesionalak trebatzea beharrezkoa da. Horregatik, Orue eskola aitzindari izango da berriz profesionalen trebakuntzan, proiektuan parte hartzen duten pertsonen eta erakundeen konpromisoari esker. Zalantza gabe, etapa berri honetan, Orue eskolak orain arteko izaera humanistiko, berritzaile eta malguarekin jarraituko du.
Bartzelonako Unibertsitatea-IL3
Batzelonako Unibertsitatea estatu mailan erreferentziadun zentroa da. Horrela diote hainbat errekonozimenduk. Garrantsitzuenen artean 2015eko ISSUE Ranking-a (Indicadores Sintéticos del Sistema Universitario Español) dago. Ranking honek unibertsitateen irakaskuntzako ekintzak, ikerketa eta berrikuntza eta garapen teknologikoa isladatzen ditu eta unibertsitateko ekintza guztiak kontutan hartuz esparru ezberdinetako erakundeak antolatzen ditu. Ranking honetan Kataluniako unibertsitatea, orain Orue Eskolaren aliatu bihurtu dena, Estatuko unibertsitateen artean bigarren postuan dago.
Bartzelonako Unibertsitateak, IL3 Etengabeko Formakuntza Institutuaren bitartez, etengabeko formakuntzan eskaintza zabala garatzen du. Eskaintza horretara Euskal Autonomia Erkidegoan, Orue Eskolaren bidez, eskainiko den Psikomotrizitate Graduondoa gehituko da.
Psikomotrizitateko profesionalak
Azken urteetan, Orue Eskolak psikomotrizitatean trebatu ea espzializatutako profesionalen eskaera gero eta handiagoa dela egiaztatu du. Etorkizuneko profesionalak trebatzeko etengabeko erronka honetan, Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik, zentroak pausu berri bat eman du.
Psikomotrizitatearen helburu orokorra munduarekin, objektuekin eta beste pertsonekin erlazio eta komunikazioa errazteko gorputz-mugimenduaren domeinua erraztea da.
Lanpostu garrantzitsuenen artean hurrengoak aurkitu ditzakegu: arreta goiztiarra, zentro publikoetako psikomotrizista, gabinete pribatuetan, arlo kognitiboaren garapen praktikoan espezialista, berheziketa, mugimendu zailtasunak dituzten pertsonen psikomotrizista, estimulazioa eta prebentzioa, jokaera arazoak dituzten pertsonekin esku-hartzea, gatazken konpontzea, familia arazoetan prebentzioa eta esku-hartzea, hezkuntza zentroei aholkularitza, guraso eskolei arreta eta aholkularitza, arazo emozionaletan prebentzioa eta esku-hartzea.