Honezkero 170 iurretar baino gehiagok erosi du giza-katerako metroa

Erabiltzailearen aurpegia Iurretako Gure Esku Dago 2014ko api. 28a, 14:06
Atzo Iurretako Oromiño auzoan jarri genuen Gure Esku Dago postua eta bertan kamisetak eta metroak saltzen aritu ginen. Jada 170 pertsona baino gehiagok eman dute izena Iurretatik ekainaren 8an egingo dugun giza katean parte hartzeko. Eta zuk? Oraindik ez duzu izena eman?

 

Hurrengo deialdiak:

Maiatzaren 4an, eguerdian, Gure esku dago postua jarriko dugu Goiurian, bertako jaiak direla aprobetxatuz.
Maiatzaren 16 eta 17an berriz, Iurretako erdigunean egongo gara atxikimendu gehiago lortzeko asmoarekin!

Ez zaitez zure metro gabe gelditu!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

IURRETATIK 250 BAIETZ!!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!