Izan begano

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Unzalu 2017ko ots. 17a, 17:26

Norbaitek Begano entzun edo irakurtzerakoan, friki letxuga-jale bat etortzen zaio burura, muturreko dieta bat egiten duen ero bat.

Beganismoa ez da dieta bat, animali guztien askapena nahi duen eta horretarako borrokatzen duen printzipio moral bat baizik. Askotan, gu ere animaliak garela ahazten dugu eta munduko izaki gorentzat izendatzen ditugu gure buruak. Beste era batera esanda, antropozentrismo hutsak itsutzen gaitu. Hau da: gizakia guztiaren erdigune dela defendatzen duen ideiaren baitan bizi gara. Gizarte espezizta batean, gizaki izate soilagatik pribilegio batzuekin jaio gara gainerako animaliekiko. Gure esku dago abantaila horiek alde batera uztea eta animalien askapena lortzeko aldaketa tresna bihurtzea. Nork eman digu, gizaki ez den animalia esklabotzat hartu, bortxatu eta erailtzeko eskubidea? Ahal dugula da arrazoi bakarra, eta ez da inondik inora arrazoi etikoki baliagarria. Pentsatu, irakurri, ez egin gauzak "beti egin direlako" arrazoi bakarrarekin. Agian "beti" egon gara erratuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!