Espezismoa

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Unzalu 2017ko ots. 5a, 12:05

Arrazakeria, sexismoa, homofobia... kulturarekin ikasi ditugun diskriminatzeko moduak dira. Txikitatik irakasten dizkiguten aurreiritzi onartezinak, orain dela gutxi arte balore unibertsalak izan direnak. Espezismoa banako baten interesei, den espeziekoa izateagatik, garrantzi txikiagoa edo handiagoa ematean datza. Gizakiok gainerako espezieen gainetik gaudela uste dugu, eta gure nahieran erabili, esplotatu eta erail ditzakegula. Gure gizartearen kultura antopozentrista da honen eragile. Diskriminazio bera jasan dute eta jasaten dute emakumeek, zuri ez direnek eta heterosexual ez direnek.

 

Betidanik horrela jokatu edo pentsatu izanak ez du esan nahi zuzena denik. Pentsa ezazu. Arrazista ez bazara, sexista ez bazara, zergatik zara espezista? Munduko animaliek existitzeko arrazoi propioak dituzte. Ez ziren jaio gizakiek esplota zitzaten; ezta bizilagun beltzak zuriek esplota zitzaten, edo emakumeak gizonek esplota zitzaten. Alice Walker (idazle eta aktibista)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!