Umien zentzune, etxien entzune

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Unzalu 2017ko urt. 24a, 10:04

Gaur egun enpatia falta izugarria ikusten dut alde guztietan. Ez zaigu axola besteen egoera,sufritzen ari den ala disfrutatzen, berdin da, gu beti gure zilborrari begira.

Hau da nire ustez, bullyingaren arazo printzipalena,enpatia falta,eta arazo hau konpontzeko ez dugu behar finlandiatik dakarkiguten metodo berri bat,KIVA izenekoa.Orain uste dugu,metodo honekin arazo guztiak konponduko ditugula guk ezer egin gabe,baina hori ez da gertatuko gurasook ez badugu gure ekarpena egiten,garrantzitsuena nire ustez. Ikastoletan ere lan handia dago egiteko,baina etxean hezi behar ditugu gure seme-alabak, bere egunerokoa nolakoa den jakin behar dugu eta norekin dabiltzan eta zertan, nahiz eta hori jakitea ez izan gure gustukoa. Ez da nahikoa gure seme-alaba pozik ikustea etxera etortzen denean,agian norbaiti bizitza zaila egiten ibiliko da, eta hori jakin behar dugu, eta konpondu. Gurasook ez badugu enpatiarik,zer espero dugu gure seme-alabez?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!