Gerediagako foru zelaian izango da aurten Ezpatadantzari Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2015ko uzt. 3a, 00:00

Datorren larunbatean, uztailaren 11n, egingo da Durangaldeko Ezpatadantzarien Eguna. Dantza erakustaldia Abadiñoko Gerediaga auzoko foru zelaian egingo da lehenengo, eta osteko afari herrikoia Garaiko plazan izango da. Arratsalde-gauari emaiera emateko, Ansorregi taldearekin erromeria ere izango da ospakizunean.

Durangaldeko 9bat taldek parte hartuko dute aurtengo jaian. Eskualdeko ezpatadantzarien urteroko topaketa izaten da, baina jaia zabala egiten dute.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ospakizuna Matienako Laubideta kaletik Gerediagara egingo den kalejirarekin. 19:00etarako dantza erakustaldia iragarrita dago, eta 21:30etan afaria. Dantza erakustaldiaren ostean, ezpatadantzarien Jon Irazabal Gerediaga Elkarteko kidea omenduko dute. Jon urteetan izan da ekitaldiaren antolatzaile eta Durangaldeko dantzak sustatzeko egin duten lana eskertu nahi diote.

Gerediagaren 50. urteurreneko ospakizunen egitaraua osotzeko ekitaldia izango da. Laguntzaileak ere hainbat izan dira antolaketan: parte hartuko duten dantza taldeak, Abadiñoko eta Garaiko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Joan da urteko argazkien aukeraketa bat Gerediaga Elkartearen flickr kontuan ikusi daitezke.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!