Artzai txakurrak txapelketei ekiteko prest

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea

Irailaren 19an antolatuko du Gerediaga Elkarteak Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa aurten, Axpen (Atxondo). Horretarako, baina, lurraldeka txapeldunak izendatu behar dira. Asteburu honetan emango diote Baigorrin txapelketari.

Hona hemen egutegia

  • Uztailak 19, Ipar Euskal Herriko Txapelketa, Baigorrin, 16:30ean
  • Abuztuak 15, Arabako Txapelketa, Araian, 18:00etan
  • Abuztuak 30, Nafarroako Txapelketa, Uharte Arakilen, 17:00etan
  • Irailak 5, Bizkaiko Txapelketa, Mungian, 18:00etan
  • Irailak 6, Gipuzkoako Txapelketa, Legazpin, 18:00etan
  • Irailak 19, Euskal Herriko Txapelketa, Axpen (Atxondo), 17:00etan

Euskal Herriko Artzai Txakurren Txapelketako antolatzaileen elkarteak, beste hitzordu bi ere baditu:

  • Uztailak 19, Euskal Artzai Txakurren Monografikoa Busturian goizeko 11:00etan hasita
  • Irailak 27, Nazioarteko Artzai Txakurren Txapelketa, Oñatin, 10:30ean.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!