Durangoko Udalak, bere Turismo Bulegoaren bitartez eta Gerediaga Elkartearekin elkarlanean, 1937ko martxoaren 31ko Durangoko Bonbardaketak utzitako aztarnak aztertuko dituen ibilbide audio-gidatua jarri du martxan.
Bisitak, “Durangoko bonbardaketako Aztarnak” du izena eta guztira 6 geldialdiz dago osatua. Ibilbidean zehar, Durangoko bonbardaketak kalte gehien eragin zituen guneak bisitatuko dira, baita Guda Zibilaren garaian garrantzitsuak izan ziren tokiak ere.
Ibilbide honekin, Bai Durangoko Udalak, bai Gerediaga Elkarteak, Durangoko Bonbardaketan gertatutakoa ezagutzera emateko helburua dute eta era berean, gure historiako gertaera tragikoenetako bat balioan jartzea.
Bisitaren ibilbidea
Bisitaren kontaketak, 1937ko Durangora eramango gaitu, martxoak 31ko egun tragiko hartan bizitako jazoera eta aztarna nagusienak ezagutzeko aukera eskainiz.
Goizeko 8:30etan, hegazkin bonbaketariek Kurutziaga kalean hasitako erasoaren unean bizitako giroa ezagutuko dugu. Bisitariek, goiz trágico hartan zehar gertatutako gora-behera guztien berri izango dute, baita arratsaldeko bigarren bonbardaketaren inguruko informazioa ere.
Zenbait erakinen aurrealdean dauden metraila-inpaktuak aztertuko dira, hegazkin bonbaketarien inguruko xehetasun guztiak eta pairatutako suntsipenaren inguruko hainbat datu aztertuko dira.
“Memoriarentzako espazioa” delakoaren inguruan hitz egingo da, gertaera izugarri hura oroitzeko eraikitako monumentua.
Ibilbideak Uribarriko Andra Mari Basilika ere bisitatuko du, izan ere, bonbardaketaren unean jendez gainezka aurkitzen zen, meza eta eliz atariko merkatua ospatzen baitziren.
Kanpaina Ospital gisa eraikitako gunea ezagutuko da eta emakumezkoen kartzela kokatzen zen lekura ere hurbilduko da bisita.
Turismo Bulegoan eta www.turismodurango.net web gunean eskuragai
Audio-gidak erabilera errazekoak dira, oso intuitiboak. Interesdunek Lariztorreko Turismo Bulegoan dituzte jada audio-gidak eskuragai.
Ibilbideak, 30 minutuko iraupena du gutxi gora behera eta euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz egin ahal izango da. Prezioa euro batekoa.
Honez gain, ibilbidea errazteko helburuarekin, Turismo Bulegoak bonbardaketaren inguruko informazioa sakonduko duen diptiko batekin batera, geldialdien inguruko plano ilustratuak banatuko dituzte bisitarien artean.