Irailaren 21era arte Elorrioko Iturri Kultur Etxean izango da ikusgai Zuri-beltzean klik argazki zaharren erakusketa. Gerediaga Elkarteak bere 50. urteurrenean Durangaldeko argazki zaharrak erakutsiz eskertu nahi ditu urteetan elkartearen proiektu ezberdinetarako zein bere artxiborako argazkizaleek eta erakundeek egindako ekarpena. Guztira, 333 argazki zahar ikusi daitezke hiru euskarri laukitan.
Elorrio ostean, Zuri-beltzean klik erakusketa Abadiñon eta Durangon izango da.