"Hamabi harrien ahotsa" izenburupean argitaratu dugu Gerediaga Elkartearen 50 urteetako historia eta istorioak batzen dituen liburua. Jon Irazabal eta Raquel Calvo dira egileak. 190 orritan elkartearen sorrera eta garapena ezagutu daiteke, Durangaldearen azken 50 urteetakoarekin sarri bat egiten duena. Euskaraz argitaratu bada ere, liburuan gaztelerazko itzulpenaren eranskina jasota dago. Durangaldeko ohiko liburutegietan 15 eurotan eskuratzeko aukera dago. Elkarteko bazkideak, baina, 10 euro ordaindu dezakete Gerediagaraen bulegora etorrita.
Hauxe da lehen kapitulua