Juntakide izandako 130 laguni omenaldia Topa Gerediaga jaian

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2015ko eka. 4a, 00:00

Topa Gerediaga egingo duguekainaren 7an, igandean, Astolako (Abadiño) auzitegi etxe aurrean. Orain dela 50 urte Gerediaga Elkartearen estatutuak sinatu ziren eguna aukeratu dute urteurren jaia ospatzeko.

Deia zabala egin du Gerediagak. Bazkideei ezezik Durangaldea aintzat hartzen duten pertsonei ospakizunetara gonbitea luzatu zaie.Topa Gerediaga jaiak, gainera, mota ezberdinetako ekitaldiak izango ditu.

Goizean egingo diren umeentzako arkeologia tailerra, photowalk argazkizaleen topaketa eta Durangaldeko ikerketagaiei buruzko eztabaida saioaren ostean, eskerron ekitaldia egingo da eguerdiko 13:00etan.

Gerediaga Elkartearen 50 urteetan zuzendaritza batzordeko kide izan direnei (130 inguru) aipamen berezia egingo zaie eta Eneko Unzalu bitxigile mañariarrak beren beregi ekitaldirako diseinatutako oroigarria jasoko dute. Ekitaldia Maite Berriozabalek aurkeztuko du eta Durangoko Orfeoiak eta L’Atelier Dantza Eskolak parte hartuko dute.

Ekitaldiaren ostean, bazkaria izango da Astolan bertan, Abadiñoko Udalak utzitako karpan. Bazkarirako 110 lagunek eman dute izena. Bazkalostean Juan Antonio Aromak eta Antton Mari Aldekoa-Otalorak prestatutako kantu bildumarekin kantu-erromeria egingo da.

 

“Hamabi harrien ahotsa” liburua

50 urteurrenean elkartearearen historia eta istorioak batzen dituen liburua ere argitaratu du Gerediaga Elkarteak. “Hamabi harrien ahotsa” izenburuarekin, datorren ekainaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan, egingo da jendaurreko aurkezpena Durangoko Kurutzesantu museoan. Jon Irazabal eta Raquel Calvo izan dira liburuaren egileak. Hurrengo astetik aurrera Durangaldeko ohiko liburudendetan izango da salgai. 15 euroko prezioan (bazkideentzat 10 euro)

 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!