Durangoko Arte eta Historia Museoak antolatu duen "Gazteluak Euskal Herrian" izeneko hitzaldi zikloan, bihar, maiatzaren 21ean Armando Llamosasek Eusko Jaurlaritzako arkeologia teknikariak parte hartuko du. Astxikiko gazteluaz berba egingo du. Gogoratu, 2009an argitaratuta, Astola aldizkariaren 3. zenbakian, Armandok berak idatzitako artikulua online irakurgai dagoela. Hona hemen lotura (90.orrialdetik aurrera)
Hitzaldia Arte eta Historia Museoan da, arratsaldeko 19:00etan. (Oharra, biharko beste hitzaldi bat iragarrita egon da. Armando Llamosasen hitzaldia maiatzaren 28tik aurreratu dute)