Durangaldeko ondare-txatalak ezagutzeko proposamena maiatzaren 16-17rako

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2015ko mai. 11a, 00:00

Maiatzaren 16 eta 17an, eguneko irteerak antolatuko dira, autobusez. Durangaldeko herrietako ondarea bisitatu eta ezagutzeko, lekuetako batzuk, oso gutxitan bisitatu diren ikuspegitik ezagutuko dituzte partaideek.

Iurreta (Maspeko aparkalekua) izango dute abiapuntu eta egun osoko autobusagatik 3 euro ordaindu beharko dira. Bazkaria norberak eraman beharko du.  Dena dela, aurrez Gerediaga Elkartean izena ematea beharrezkoa da, maiatzaren 15era arte.

Egun bakoitzeko bisita hauxe izango da:

Maiatzak 16, larunbata (euskaraz)

Ermua: Udaletxea (Valdespina Jauregia), Santiago eliza eta Lobiano Jauregia

Mallabia: Arana Jauregia

Zaldibar: Zaldibar Dorretxea

Berriz: San Juan eliza eta udaletxea (Markesaren Jauregia)

Elorrio: Sortzez Garbia Basilika

 

Maiatzak 17, igandea (gazteleraz)

Iurreta: Plaza ingurua, San Migel eliza eta udaletxea (Goikola Jauregia)

Garai: San Juan Momoitio, Elizabarri eta udaletxea

Atxondo: Baserria eta mitologia

Abadiño: San Trokaz eliza, kanposantua eta Muntsaratz Dorretxea

Durango: Uriaren ikuspegi laburra, Uribarriko Andra Maria Basilika

 

EMAN IZENA ONLINE

 

Informazio gehiagorako:

Telefonoak: 94-681 80 66 / E-posta: gerediaga@gerediaga.com

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!