Martxoaren 18an Durangoko Udaletxean, eguerdiko 13,00etan, Durangoko Bonbardaketaren oroitzeko antolatzen den ekintzen egitaraua aurkeztu zen.
Gerediaga Elkarteak bonbardaketaren hainbat ikerketetan parte hartu du eta laguntzaile moduan dihardu data hauek heltzen direnean.
Aurten, Martxoaren 31an uriak jasandako bonbardaketaren 77 urte beteko dira. 1939ko apirilaren 1ean Burgosko Francoren kuartel nagusiak gerra bukatutzat eman zuen, 40 urte luzeko diktadurari hasiera emanez. Gertaera honen 75. urteurrena beteko da, egun batzuk barru. Nahiz eta ofizialki gerra bukatuta egon, hainbat eta hainbat gizon eta andre borrokan jarraitu zuten eta haietariko askok, maki izenarekin ezagutuak izango zirenak, borroka armatua mantendu zuten.
Bizkaian mugimendu armatu honek oso eragin txikia izan zuen. Gernikaldean saiakera bat eta Enkarterrietan ekintza txiki batzuk burutu zituzten, baina ia ezer gehiago. EAJk berezko indar armatua, “Euzko Naia”, antolatu zuen baina ez zuen ekintza zuzenik burutu. Aurten bonbardaketaren oroimen-programa osatzen duten hainbat ekintzak makiak dute ardatz, gure historiako ahaztuta dagoen episodio honen protagonistak.