La Guerrilla de la memoria: historia ez ahazteko filma

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2014ko mar. 25a, 00:00

Bihar, Martxoak 26an, arratsaldeko 19,00etan, San Agustin Kultur Gunean: “La guerrilla de la memoria” pelikularen emanaldia antolatu dugu. Jarraian, Dolores Cabrak moderatutako berriketaldia izango dugu, Francisco Martinez “Quico” (filmaren protagonista eta maki-ohia) eta Amparo Sanchez Monroyrekin.

Gonbidatuak: Hirurak, 2000ko “Caravana de la Memoria”ko  partaideak izan ziren. Ekimen hau gerra zibilari lotutako tokietatik (baita Durangotik ere) pasatu zen, memoria historikoa zabaltzeko.

Amparo Sanchez Monroy. Zuzenbidean lizentziatua. Kataluniako erorialdiaren ondorioz, bere amaren besoetan Frantziara pasatu behar izan zuen eta bertan jarraitzen du erbestean. Bere aita, alemanen okupazioaren aurkako erresistentzia izan ziren FFI-ko tenientea izan zen. Espainiako errepublikanoen seme-alaben elkarteko lehendakari eta sortzailea, AGE-ko zuzendaritza-batzordekidea, 2001ean Argelesko hondartzetan “cien mil luces para cien mil refugiados” ekintza antolatu zuen.

Francisco Martinez “Quico”. 1951ra arte Leon Galiziako Gerrilari taldeko kidea izan zen. Orduan, Guardia Zibilak Manuel Giron gerrilaria hil ondoren, bizirik atera ziren beste hiru kidekin batera, Frantziara ihes egin zuen. Bertan, militante moduan aritu zen, diktadorea hil zenean Espainiara itzuli arte. AGE-ko zuzendaritza-batzordekidea eta Valentziako AGEMHA-ko presidentea.  “Guerrillero contra Franco” liburuaren egilea (4 edizio ditu: frantsesez, galegoz eta gaztelaniaz).

Dolores Cabra (AGE): moderatzailea. Arriskuan dauden dokumentuak berreskuratzeko artxibozain aditua. Nazioarteko elkartea den AGE-ko (Archivo Guerra y Exilio)  Idazkari Nagusia. 1996an bizirik zirauten Nazioarteko Brigadetako azken kideei omenaldiaren antolaketan parte hartu zuen “Coordinadora de combatientes republicanos” elkartearen idazkari nagusi moduan. Honen ondorioz eta urte bat geroago, 1997an, AGE sortu zuen. 

                                              

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!