“Camaradas” pelikularen aurrestreinaldia, gaur San Agustin Kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2014ko mar. 28a, 00:00

Gaur, Martxoaren 28an, arratsaldeko 19,00etan, San Agustin Kultur Gunean  “Camaradas” pelikularen aurrestreinaldia. Jarraian Sabin Egilior zuzendariari elkarrizketa Jasone Agirre kazetariaren eskutik.

Pelikularen deskribapena:

1950eko irailaren 7an, poliziak Frantziako hainbat hiriko kaleak hartzen ditu. Gau hartan, urte gutxi batzuk lehenago mundua faxismotik askatzeko borrokatu eta heriotzaraino odola isuri zuten 400 lagun baino gehiago atxilotu eta kanporatuak dira. Jada, AEBtako esku sotila zegoen operazio honen atzean.

II. Mundu Gerran demokraziaren alde borrokatu eta gero, lagun horietako azkenak, demokrazia hurak erbesteratu zuen toki berean jarraitzen du.

Gonbidatua: Sabin Egilior

(Bilbo, 1968) Informazio Zientzietan lizentziatua da UPV-EHU-n. Ikus-entzunezko Idazketa eta Dokumental gradu-ostekoa du eta Unibertsitate horretako doktoregaia da. Hainbat urtez telebistako aurkezle eta gidoilari gisa aritu da lanean. XX. mendeko oroimen historikoa da bere jardueraren parte handia jaso duen gaia, dokumentalen, hitzaldien eta oraindik amaitu gabe duen doktoretza tesiaren bitartez.

Azken hamar urteetan hainbat dokumental egin ditu zinerako eta telebistarako, “Aresti, luma zikina” (2002), “67 años después” (2003), “Udazkena oraindik” (2006), “Tras un largo silencio” (2007) eta “Otxarkoaga, la casa de mi padre” (2012) besteak beste.

 

 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!