Gerediaga Elkarteak, Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatuta, “Bizkaiko dantzan jantziak” erakusketa zabalik egon da ekainaren 7tik 15era, Durangon.
Erakusketan 2 dantza mota nagusiak ezberdintzen ziren: dantza soziala eta dantza erritualak eta beraiei lotutako jantzi eta apaingarriak azaldu dira, maniki eta panelen bidez.
Ekintza honekin janzkeren aniztasuna agerian jarri nahi izan da eta ikusgai egon dira, ez bakarrik Durangaldeko ohiko dantza jantziak, baizik eta Bizkaiko beste eskualde batzuetakoak ere.
Tokia:
San Agustin Kultur Guneko sarreran
Egunak eta Ordutegia:
Ekainaren 7tik 15era arratsaldeko 18,00etatik 20,30etara.
Edukia:
11 maniki eta 2 informazio-panel, Bizkaiko dantzen janzkerei buruzko azalpenekin.