Juan Ramón de Iturriza historialariak (Berriz, 1741 – Munitibar, 1812) garatutako lanen artean Bizkaiko historiaren gaineko datu bitxiak batzearena dago. Horren adibide dira “Antigüedades de Vizcaya” izeneko utzitako eskuizkribuak, eremu honetako iraganeko gertakizun, kondaira, ohitura edo pasadizoz betetako oharrekin.
Bere figura eta lana bizirik iraunarazteko asmoz, Berrizko udalak, Elkar fundazioa eta Gerediaga Elkarteak Durangoko Merinaldeko hamahiru herriei buruzko mikroistorio lehiaketa deitzen dute; Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar, hurrengo oinarriekin:
- 18 urtetik gorako edonork parte har dezake.
- Gaia librea da baina istorioa Durangaldeko historiaren edozein unerekin lotuta egon beharko da.
- Lanak jatorrizkoak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira eta luzapena gehienez 12.500 karakterekoa izango da (espazioak barne).
- Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du, 2014ko azaroaren 22a baino lehen.
- Originalak Gerediaga Elkartera bidaliko dira: Korreoz (157 posta-kutxa, 48200 Durango), Emailez (lehiaketa@gerediaga.com), Egoitzan zuzenean, gutun-azal itxi batean (Larrasoloeta 3, Durango). Kasu guztietan “Mikroistorio lehiaketa” adieraziko da, gutun-azalean zein posta elektronikoaren gaian. Egileak hurrengo datuak eman beharko ditu: Izen-abizenak, NAN zenbakia eta kontaktu telefonoa.
- Epaimahaia Berrizko udalak, Elkar fundazioa eta Gerediaga Elkarteak aukeratutako hiru kidez osatuta egongo da.
- Erabakia 2014ko abenduaren 20a baino lehen jakinaraziko da eta saria ezin izango da eman gabe utzi. Sari banaketa 2015eko urtarrilaren 31an Berrizko udaletxean izango da.
- Saria liburuak eskuratzeko 400 euroko txartel bi izango dira. Bat euskarazko lanik onenarentzat eta bestea gaztelaniazkoarentzat. Honetaz gain, 200 euroko beste sari-txartel bat egongo da Berrizko elizateari buruzko lanik onenarentzat (euskaraz zein gaztelaniaz).
- Gerediaga Elkarteak lanak argitaratzeko eskubidea izango du “Astola. Ikerketa eta historia” urtekariko hurrengo alean.
- Lehiaketara originalak aurkezteak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.