Irailaren 7an, dantzariak eta herriko bandera nagusi, Izurtzatarrak Santa Agedan herriko jai nagusietariko bat gozatzen bilduta zeuden.
Aurten Izurtzako banderak ofizialki udalak herriko ikur giza onartu zuela 20. urteurrena gogoratuko denez, bandera hura astinduz Agintariena burutzeko prestatzen ari zirenean dantzariak 1967an bandera berreskuratu zeneko bultzatzaile nagusienetarikoa Juan Luis Azkarraga zendu zelaren berria ekarri zuen Mugarra azpiko haizeak. Nahiz eta txarto zegoela jakitun egon, itxaron mina ez da txikiagoa lagun bati agur esan beharra dagoenean.
Juan Luis izan da bere bizi guztian Izurtzako oinarrietariko bat; Gerediagatarrok beti aurkitu dugu berarengan lanerako beti prest zegoen lagun handi bat. 1967an Mendigain dantza taldea sortzerakoan eta bandera berria eskuratzerakoan bera izan genuen zutabe nagusietarikoa. Berak astindu behar zuen, lehen aldiz, bandera garai hartako udaletxe frankistak ez bazuen galarazi baina bere herrian barik Arrateko jaietan kulunkatu zuen herriko ikurra. Urteetan bere gain izan du Izurtzako dantzarien ardura, bere lanaren bidez mendeetan iraun duten dantzak eta erritoak belaunaldi batetik beste belaunaldi batera transmitituz.
Mila esker Juan Luis, emandako guztiagatik eta lasai zure bihotzeko bandera jarraituko dugulako kulunkatzen!