ARDI JAIA 2014: landa mundutik hurbilago

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2014ko ira. 16a, 00:00

Gerediaga Elkarteak ohiturazko landa munduko bizimodua publikoari hurbiltzea du helburutzat Ardi Jaia antolatzean eta goizeko saioekin bete egin zen, baserritar azoka eta transhumantziaren bitartez.

Arratsaldean Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketako txanda izan zen eta 300 lagun baino gehiago batu ziren artzainen lana ikusteko asmoz.

Txapelduna Antonio Alustizaren JAI txakurra izan zen , 335 punturekin; bigarrena  LEZE txakurra, Jose Mari Jauregirena, 328 punturekin eta hirugarrena Martxel Hualderen ETXE txakurra, 321 punturekin.

Txapelketa osteko zozketan sariak Larrinagatxu eta Akebaso jatetxeetan 2 lagunentzako dastatzeko menu bi izan ziren eta saridunak:

LARRINAGATXUN - JUDITH UNAMUNO ALDABE (ARRASATE)

AKEBASON – JOSE ANTONIO GARCIA CORBALAN (DURANGO)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!