Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan “Bizkaia. Etxez etxe” erakusketa zabalik dago urriaren 30era arte.
Erakusketak, Europako Ondare Jardunaldien informazio-gune moduan funtzionatzen du. Bertan Bizkaiko udal-mapa handi bat 68 udalerri partaideekin ikusgai dago. Berarekin batera 3 panel ezberdin: bata Europako Ondare Jardunaldien aurreko 14 edizioei dagokiena, bigarrena erakunde eta elkarte antolatzaileen logoekin osatuta eta azkena laguntzaile zein bisitatzen diren etxeetako ugazaben 260 argazki baino gehiagorekin.
Erakusketak etxe-mota ezberdinen beste panel batzuk ere baditu: jauregiak, dorretxeak, baserriak eta abar. Osagarri moduan egitarau osoa lantzen duen ukipen-panela eta bideoa jarri dira.
Ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 10,00etatik 13,00ak arte eta arratsaldeko 17,00etatik 21,00etara izango da eta larunbatetan 10,00etatik 14,00etara.