Elorriko etxe eta jauregi ugari eta bikainek aho-zabalik uzten dute bisitaria. Europako Ondare Jardunaldietan bisita gidatua eskaini da urrian zehar hobeto ezagutzeko: Arabio, Arespakotxaga, Otsa, Olazabal edo Urkizu-Tola (bertoko lorategian bukatuko dugu bisitaldia).
Bisita guztiak bete egin dira eta beste bi antolatu behar izan dira eskariei aurre egiteko: azaroaren 1ean arratsaldeko 16,30etan eta azaroaren 2an goizeko 11,00etan.
Bisitaldi hauei esker, etxebizitza hiritarren historia ezagutuko dugu, eta etxea maila ekonomiko eta sozialaren ikur egin nahi izan zutenen pentsaerari hurbilduko gara.