49. Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra egin zen. Landakoguneko salerosketarako guneaz gain, 150 kultur ekitaldiren artean aukera zabala izan zuen bisitariak.
Zortzi geltokitan banatuta:
- Saguganbaran ume eta nagusi elkarrekin tailerren baten parte hartuz
- Szenatokian euskal antzezlanak biziz
- Irudienean filme bat ikusiz
- Ahotsenean zuzeneko kontzertu batekin edo solasaldi batekin gozatuz
- Kabi@n azken proiektu teknologikoak ezagutuz
- Plateruenean mokadu bat hartuz eta parranda eginez
- Areto Nagusian euskal kulturgintzako kezka eta erronketan murgilduz
- Azoka TBn aurtengo edizioaren zuzeneko informazioa jasoz.
49. edizioko datuek gauza asko adierazten dute: 245 stand, 330 nobedade, 150 ekitaldi, 500 sortzaile, 700 pertsona lanean… Lau egunetan Durango Kulturaren Plaza handia izan zen.