Gerediaga Elkartearen sorreraz berba egiteko 1965. urtekoa urtarrilaren 22an, pentsaera ezberdinetako lagun talde batu zen afari baten aitzakian. Gero, ekainaren 7an, ofizialdu zuten elkartea bere lehen estatutuak onartuta.
Talde sortzailea: Luis Mari Altzibar Arrinda, Maria Rosario Astola Sertucha, J. Maria Astola Sertucha, Maria Arrate Salazar Sarasua, Bizente Kapanaga Totorikaguena, Jesus Astigarraga Eizagirre, Julian Berriozabalgoitia Bilbao, Carmen Solaegi Subieta, Maria Concepcion Astola Sertucha, Salvador Solaegi Ispizua, Jose Luis Lizundia Askondo eta Leopoldo Zugaza Fernandez.
Gerediaga elkartea sortu zela 50 urte betetzen dira aurten. Ohiko jarduerekin jarraituko du elkarteak urte honetan, nahiz eta ekintza berezietrako tartea hartuko duen. Hona hemen laburbilduz azpimarratzeko batzuk:
2015eko ekintza batzuk (labur-labur)
Durangoko bonbardaketa: Urteroko orimen ekitaldiaz gain, Durangoko herrian geratzen diren aztarnetan zehar bisita historiko gidatua eta azpimarratzekoa.
Argazki erakusketak: Durangaldeko herri batzuetan zehar Gerediaga Elkarteko dokumentategiko argazkiez baliatuz erakusketa monografikoak egingo dira.
Ondare ibilbideak: Durangaldeko ondare artistiko eta historikoak erakusteko egun osoko ibilbide gidatuak. Asteburu osoko mendi ibilbide gidatua, Durangaldeko naturgune garrantzitsuetako batzuk bisitatuz eta eskualdeko hisotira ezagutuz.
Sorrera Eguna - Herri bazkaria: Bazkari herrikoia, goiz eta arratsaldeko ekitaldi osagarriekin. Durangoko Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea sortu zeneko eguna izanda, sortzaileei omenaldia eskainiko zaie.
Ohiko ekitaldiak
Ezpatadantzari Eguna, Euskal Herriko Artzain Txakur txapelketa, Europako Ondare Jardunaldiak, Historia eta Ondareaz hitzaldi zikloa, Durangoko Azoka, Merinalde Eguna.
Argitalpen eta dokumental berezia Elkartearen 50. urtearen aitzakian