Gerediaga Elkarteak Berdintasunerako Durangoko Emakumeen Kontseilutik eta Durangoko Udaletik egindako gonbidapenari erantzunez 10 emakume izen proposatu ditu herriko kale, eraikin edota gune publikoei izena emateko baliokoak izan daitezkeela iritzita. Hauek dira proposatutako izenak:
1 - Maria San Juan Garonda. Emagina. 1508an erre egin zuten sorginkeria leporatuta.
2 - Pilar Zubiaurre. Kultur ekintzailea. Valentin Zubiaurre musikariaren alaba.
3 - Julene Azpeitia Gomez. Irakaslea, pedagogoa eta euskal idazlea.
4 - Basilia Bustinza Ozerin. Olerkaria eta Evaristo Bustinza “Kirikiño” idazlearen emaztea.
5 - Errose Bustinza Ozerin, “Errose”. Idazlea eta Emakumeen Abertzale Batzako kidea.
6 - Margarita Unzalu. Idazlea eta Emakume Abertzale Batzako kidea. Durangoko Batzoki Tabiratarrak antolatutako mitinetan hizlaria.
7 - Aurora Abasolo Díaz. Sopranoa.
8 - Felisa Areitioaurtena Gonzalez de Txabarri. Antzezlea.
9 - Carmen Gurtubay y Alzola. Politika ekintzailea eta Iurretako markesa.
10- Maitena Belaustegigoitia Ortueta. Idazlea eta euskaltzalea.
Argazkian, Errose Bustinza (Auñamendi Euzko Entziklopedia. www.euskomedia.org )