Durangaldeko 400 postal baino gehiagoko bilduma ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko ots. 22a, 00:00

Gerediaga Elkarteak dituen zerbitzuen artean Durangaldeko dokumentategia dago. Bertan merinaldea eta bere herriei buruzko material bibliografiko ugari gordetzen da: liburuak, eskuizkribuak, grabaketak, aldizkariak, argazkiak, postalak eta idazki abar luze bat aurki ditzakegu.

 Material guzti hauei zabalkundea eman ahal izateko web orri honetan sareratzea dugu helburutzat. Lehenengo emaitzak ikusten ari dira eta zerbitzuen artean dagoen Dokumentategia arloan Durangaldeko 400 postal baino gehiagoz osatutako bilduma ikusgai dago. Garai guztietako postalak dira: zuri-beltzean, kolorez eta margoztuta.

Irudi hauek Durangaldeko eraldaketa ikusteko tresna egokia izan ahal dira. Horregatik animatzen zaituztegu horrelako materialen biltzen laguntzera, zuen etxeetan egon ahal direnak gurera ekarriz eskaneatu ahal izateko.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!