GARAIKO OHITURAK; JAIAK ETA DANTZAK, GUZTION ESKURA

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko api. 2a, 00:00

Apirilaren 5ean arratsaldeko 19,00etan Garaiko Otea Loran elkartean “Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak” liburua aurkeztuko da.

Garaiko Otea Loran elkarteak, liburuaren hitzaurrean aipatzen den lez, elizate horretan sakon sutraituta dauden dantzak eta usadioak ezagutzera emateko bultzatu du argitalpen hau.

Gerediaga Elkarteak koordinaturiko lan hau bi multzo nagusietan zatitzen da. Alde batetik, Iñaki Irigoienek burututako ikerketa etnografikoa eta bestetik Uxune Martinezen testuekin eta Txelu Angoitiaren argazkien bitartez ohituren gaurkotasuna jasotzen duen atala.

Liburuarekin batera, irudiak, dokumentuak eta Jon Gamindek (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra) sortutako dokumental bat biltzen duen DVD bat eskuratu daiteke.

Liburua salgai dago Durangoko liburudendetan, 15 eurotan.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!