IÑAKI IRIGOIEN JAUNARI OMENALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko api. 13a, 00:00

Apirilaren 13an, eguerdiko 12,00etan Bilboko Euskal Museoaren klaustroan Iñaki Irigoien jaunari omenaldia egingo zaio, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatuta, besteak beste, Gerediaga Elkarteko laguntzarekin.

Iñaki Irigoien Etxebarria (Bilbo, 1935) folklore arloa eta, zehatzago, euskal dantza protagonistatzat duen ekitaldi edo gertaera orotan ezinbestean aipatu beharreko pertsonaia txit ospetsua da.

Gaur egun desagertuta dauden antzinako dantza tradizional batzuk berreskuratu eta taxutu ditu, Bizkaiko folklorearekin loturik dauden zenbait alderdi arlo historikoan dokumentatuz.

Lan ugari ditu, baina azpimarratzekoak dira Gerediaga Elkarteak argitaraturiko "Errebonbiloak" eta joan den astean aurkeztu zen "Garai: ohiturak, jaiak eta dantzak".

ESKERRIK ASKO, IÑAKI!

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!