Gerediagako Batzar Nagusia apirilaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko api. 28a, 00:00

Datorren apirilaren 28an, elkarteko Batzar Nagusia egingo dugu Gerediagako ermitan. Lehen deialdia goizeko 11:30ean izango da eta bigarrena 12:00etan. Elkarteak, bere bazkideei iaz egindakoak eta aurrera begira dituen asmoak ezagutzeko gonbitea luzatzen die.

Batzarreko gai zerrenda hau izango da: 

  1. Aurreko aktaren irakurketa eta onartzea.
  2. 2012. urtean burututako ekintza eta egitasmoen azalpena.
  3. Txosten ekonomikoaren azalpena eta onartzea.
  4. 2013. urterako ekintza eta egistasmoen azalpena eta onartzea.
  5. Zuzendaritza Batzorderako Anboto ataleko hautagaien berrespena.
  6. Galdera-erantzunak.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!