Aurten XXI. edizioa ospatuko du Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Euskal Birusa taldeak antolatuta, maiatzaren 9tik 12ra izango da eta azken 4 urteetan bezala, Gerediaga Elkarteak bere erakusmahaia izango du.
Liburuak, cdak eta jokoak kaleratzen dira Ermun eta Gerediagak Durangaldeari buruzko argitalpenak ezagutzera emateko aukera paregabea izaten du.
Azoka, Ermuko Kardinal Orbe plazan kokatuta egoten da ordutegi honetan:
Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etik 20:30era ostegun eta ostiralean eta 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara asteburuan.
Berarekin batera, egitarau kultural zabala egongo da:
Euskal Emakume idazleei buruzko erakusketa |
Euskal liburu eta disko azoka bitartean |
Ipuin kontalaria |
Maiatzak 10, 18:00etan |
Umeentzako taillerak |
Maiatzak 11, Plazan,12:00etan |
Vertigo Rock kontzertua: Ero |
Maiatzak 11, larunbata, Lurpe taberna |
Bertsolariak: Mikel Arrillaga, Beñat Ugartetxea eta Julen Zelaieta |
Maiatzak 12, igandea, 13:00etan, Orbe Kardinalaren plaza |