V. Dantzaroa: gure folklorea Durangoko kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko mai. 25a, 00:00

Maiatzaren 25ean, larunbata, Euskal Astearen barnean, Dantzaroa izeneko folklore agerraldiaren 5. edizioa izan zen Durangon. Durangaldeko dantza taldeek eta Gerediaga Elkarteak antolatutako dantza emanaldi honek, oraindik jende askok ezagutzen ez dituen eskualdeko dantzak zabaltzea dauka helburu nagusi. Horrez gain, Durangaldeko dantzariak jai giroan batzeko aitzakia ere bihurtu da.

 

Durango, Iurreta, Garai eta Berrizko dantza taldeak batu zituen ekitaldia arratsaldeko 19:00etan kalejira batekin hasi zen. Durangoko udaletxe aurrean irten, Santa Ana plaza eta  Goienkaletik igaro eta Andra Mariko elizperaino joan ziren taldeak. Dantzen agerraldia, bertan, arratsaldeko 19:30ean izan zen. Agerraldian dantzatu ziren “Dantzari dantzako” agintariena, zortzinangoa, banangoa, makil jokoa eta txotxongiloa; gehi arku dantza eta zinta dantza.

 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!