Joan den ekainaren 1ean, zapatuan, Zaldibarko Olazar pilotalekuan, arratsaldeko 5etan, Zaldibarko udalak Gerediaga Elkarteko ohorezko lehendakaria den Balendin Lasuen jaunari omenaldia egin zion.
Egitarauan, ohorezko aurreskuaren ondoren hurrengo berbaldiak egon ziren:
Nerea Mujikak bere berbaldian Balendinek bere ibilbidean egindako lana eskertu zuen, baina Gerediaga Elkartean garatutakoak azpimarratu zituen, besteak beste:
- Zubiaurre margolariei Garain egindako omen erakusketa eta euren inguruan egindako artisten batzarra.
- Zaldibarren burututako antzerki jardunaldiak.
- Ermun izandako euskal idazleen batzarra. Bertan euskara batuaren alde urrats garrantzitsua eman zen eta baita idazleak elkartzearen alde ere.
- Abadiñoko San Blas feriaren berriztatzea.
- Durangoko Azoka finkatzea.