Gerediaga Elkarteak 41. Ezpatadantzari eguna ospatu du Mañarin. Egun honetan Durangaldeko dantza-taldeak biltzen dira “Dantzari Dantza” dantzatzen.
Aurten Garaiko 2 talde, Iurretako 2, Berrizko San Lorenzoko talde bat eta Iremiñeko 3, Durangoko Txoritxu-Alaiko bat, Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntzeko bat eta Izurtza, Mañaria eta Elorrioko bat.
Dantzariak Mañariko eliza inguruan bildu ziren arratsaldeko 19:00ak aldera. Jarraian kalejiran hurbildu ziren herriko plazara eta bertan, 19:30etan Dantzari dantza eta Soka dantza edo erreglak dantzatu zituzten.
Eguna bukatzeko, lagun arteko afaria egon zen 21:30etan pilotalekuan eta jarraian Ansorregi taldeak alaitutako erromeria Mañariko plazan 23:00etatik aurrera.