Zubiaurretarrak gogoan: uztailak 27

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko uzt. 13a, 00:00

Joan den urtarrilaren 24an Valentin Zubiaurre, margolaria, eta datorren azaroaren 23an bere koinatua Ricardo Gutierrez Abascal “Juan de la Encina”-ren heriotzen 50 urte betetzen dira aurten.

Garaiko udalak, Gerediaga Elkartearekin elkarlanean, 2013an zehar Zubiaurretarrak oroitzeko hainbat ekitaldi antolatzeko asmoa du:

  • Lehenengokoa Garai herriko eraikin ezberdinen aurrealdeetan dagoen argazki-erakusketa da. Erakusketa Zubiaurre anai margolariek XX. mende hasieran Garai herri bizkaitarrean hartutako 12 formatu handiko argazki erraldoiek osatzen dute eta abuztuaren 30era arte ikusgai egongo da.
  • Bigarrena uztailaren 27an izango da gaueko 22,00etan Elizabarrin: omenezko bertso saioa. Garaiko mutuei kantari arituko dira: Xabier Amuriza, Jon Lopategi eta Juan Mari Areitio, Natxi Aranburu gai-jartzailea izango delarik.

 

 

 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!