Aurten Ardi Jaia zapatuan, Irailaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko ira. 4a, 00:00

Aurten larunbatean, lehenengoz, Durango eta Atxondo herrietan III. Durangaldeko Ardi Jaiako egitaraua burutuko da. Antolatzaileak Dendak bai, Gerediaga Elkartea eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartea dira.

EGITARAUA

10:00etatik 15:00etara. Gazta azoka. Durangon

Andra Mariko Elizpean Durangaldeko ekoizleek parte hartuko duten azoka izango da. Beraien artean, Idiazabal gaztaz, Atxarte-Gazta, Erreketa, Jaio eta Txirri egongo dira.

12:00. Trashumantzia. Durangon

Artzainek urtaroetara egokitzeko artaldea larre hobeagoetara eramateko ohitura zuten eta antzina artaldea hartuta abelbide naturaletan zehar eramaten zituzten. Durango horretako abelbideetako batek zeharkatzen zuen. Antolatzaileek horren erakustaldia egin nahi izaten dute.

Ibilbidea, 60 ardiekiko artaldeaz, hurrengokoa izango da: Fray Juan de Zumarraga, Juan Antonio Abasolo, Sasikoa, Zumalakarregi, Andra Mari, Artekale, Lariz Torre, Santa Ana, San Agustinalde, Galtzareta, Herriko Gudarien, Askatasun etorbidea, Alluitz eta Fray Juan de Zumarraga.

13:00. Gazta dastaketa. Durangon

Durangoko Andra Mariko Elizpeko albo batean gazta dastaketa herrikoia egongo da Jose Ramon Agirianok zuzenduta. 3 Idiazabal gazta mota dastatuko dira.

Dohaineko ekintza honetan aldez aurretiko erreserba egin behar da Denbak Bai-k duen egoitzan.

17:00. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa. Axpen (Atxondo)

Aurten 47. edizioa ospatuko da Axpeko Elizalde landetan, Atxondon. Proba honetan, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko aurreko lehiaketetan izan diren txapeldun eta txapeldunordeak dira partaide. Haiekin batera, aurreko edizioko txapeldunak ere parte hartzen du. Zehazki:

Iazko txapelduna:

José Ramón García eta “Luna” txakurra (Sodupe-Gueñes)

Araba

José Mª Jauregi eta “Leze” txakurra (Ilarduia) – Txapelduna

Fidel Alonso eta “Suit” txakurra (Laudio) – Txapeldunordea

Bizkaia

Irailak 7-8ko asteburuan zehaztuko da

Gipuzkoa

Juan Jose Arrizabalaga eta “Azkar” txakurra (Elgoibar) – Txapelduna

Miguel Arregi eta “Mendi” txakurra (Oñati) – Txapeldunordea

Iparralde

Jean Paul Iriquen eta “Txintxo” txakurra (Itsaso) – Txapelduna

Roger Jauretxe eta “Gainta” txakurra (Baigorri) - Txapeldunordea

Nafarroa

Antonio Alustiza eta “Bat” txakurra (Areso) – Txapelduna

Antonio Alustiza eta “Jai” txakurra (Areso) – Txapeldunordea

19:30. Gazta eta ardo dastaketa. Axpen (Atxondo)

Txapelketa ondoren, sarrerarekin, Arabar-Errioxako ardoa eta eskualdeko gazta eskuratuko ditu publikoak.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!