Atzo, Axpen (Atxondon) 47. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketan, Gerediaga Elkarteak antolatuta eta III. Durangaldeko Ardi Jaiaren egitarauaren barruan Orozkoko Enrique Mendigurenen Riki txakurra izan zen txapelduna.
Eguraldiak lagunduta eta zapatuan izanik, jende asko hurreratu zen. Txapelketa bukatzean gazta eta ardo dastaketan giro ederra egon zen hurreratu zirenen artean.
Txapelketako sailkapena honakoa izan zen:
- Txapelduna : “Riki” txakurra – Enrique Mendiguren (Orozko-Bizkaia)
- “Bizkai” – Jose Urien (Abadiño-Bizkaia)
- “Bat” – Antonio Alustiza (Areso-Nafarroa)
- “Suit” – Fidel Alonso (Laudio – Araba)
- “Leze“ – Jose Mari Jauregi (Ilarduia – Araba)
- “Luna” – Jose Ramon Garcia ( Sodupe – Bizkaia)
- “Txintxo” – Jean Paul Iriquen ( Itsaso – Iparralde)
- “Gainta” – Roger Jauretxe (Baigorri – Iparralde)
- “Azkar” – Juan Jose Arrizabalaga (Elgoibar - Gipuzkoa)
- “Jai” – Antonio Alustiza (Areso – Nafarroa)
- “Mendi” – Miguel Arregi (Oñati – Gipuzkoa)