Fermin Mihura, Artzain Txakur Txapelketako laguntzailea, zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko urr. 1a, 00:00

Fermin Mihura azkaindarra hil da  67 urte zituelarik.

Fermin betidanik izan dugu Iparraldean euskal kulturaren eragileetariko bat. Bertsolaria eta beste hainbat ofiziotako gizon honekin zor handia dauka gure herriak.

Gerediaga elkartearekin, bereziki, harreman handia izan du urteetan zehar Euskal Herriko Euskal Artzain Txakur Txapelketa dela medio. Berak bultzaturik hurbildu ziren baten baino gehiagotan Iparraldeko partaideak hain urrunak egiten zitzaizkien Durangaldeko lurretara. Beti laguntzeko prest zegoen lagun handi bat galdu dugu.

Fermin, mila esker eta egun handira arte!

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!