Gerediaga Elkarteak atzo jaso zuen kultura alorrean Onda Cero Bizkaia Saria.
Zazpigarren edizioa da aurtengoa eta lehengo biderrez Bilboko Melia Hotelean ospatu zen.
Gerediaga Elkartearekin batera Eneko Atxa sukaldaria, Bilboko Orkesta Sinfonikoa, Santurtziko udala eta Kaiku Arraun kirol kluba izan ziren sarituak.
Onda Cero Bizkaiak 22 urteko ibilbidean zehar Bizkaiko gizarte, kirola eta kulturarekin konpromisoa hartu du.
Sari banaketan antolatzaileek Gerediaga Elkartea Durangoko Azoka baino askoz gehiago dela aipatu zuten. Durangaldeko ondare historiko-artistiko eta dokumentalaren berreskurapena, ohitura eta folklore zainketa eta ikerketa lanak ere azpimarratu ziren.