KALEKO PINTURA LEHIAKETA GARAIN

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko aza. 25a, 00:00

Bilboko Raimundo Argos izan zen Garain igarotako igandean, azaroaren 24an,  ospatu zen Kaleko Pintura Lehiaketaren irabazlea. 12 margolarik hartu zuten parte lehiaketan, izan zen denboraldi kaskarrari aurre eginez. Raimundo Argosen ondoren Gasteizko Eduardo Alsasua eta Plentziako Leticia Gaspar izan ziren bigarren eta hirugarren tokian sailkatuak. Jose Amantegi lehen garaitarraren saria jaso zuen. Lehiaketan aurkeztutako margo lanak azaroaren 25etik abenduaren 1era izango dira ikusgai Garaiko udaletxean, bulegoko ordutegian.

 

Ekitaldi hau Zubiaurren senitartekoen oroimenez urtean zehar Garaiko udala eta Gerediaga Elkartea elkarlanean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Babesarekin, antolatzen ari diren programazioaren barnean kokatzen da.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!